Omar Somaik eta Joxe Ramon Soroizek Besarkada Sari bana jaso dute
Soroizek zinemako aktore onenaren saria jaso du, eta Somaik errebelazio saria, atzo Donostian egindako galan.
Omar Somai saria jasotzen.Hitza EAB Euskal Aktoreen Batasunak euskal aktoreen lana aitortzen duten Besarkada Sariak banatu ditu, atzo, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Omar Somai beasaindarrak eta Joxe Ramon Soroiz legorretarrak sari bana jaso dute.
EABren afiliatuen artean egindako bozketa bidez banatzen dira sariak. Soroizek zinemako aktore onenaren saria jaso du, eta Omar Somaik errebelazio saria. Haiez gain, fikzio seriatuan Arnatz Puertas eta Nagore Aranburu saritu dituzte, zineman Patricia Lopez Arnaiz –Soroizekin batera– eta antzerkian Ainara Gurrutxaga eta Kepa Errasti.
Iñake Irastorzak Ohorezko Besarkada saria jaso du, aktore gisa egindako bide oparoagatik.

Soroiz Besarkada Saria jasotzen.Hitza













