‘7 urte’ erritmo biziko beldurrezko antzezlana, Lazkaoko Arerian
Ostiralean izango da, 19:30ean. Sarrerak 5 euroan saltzen dituzte. Kandido Uranga, Jon Olivares, Dorleta Urretabizkaia, Iñigo Gastesi eta Aitor Beltranek antzezten dute.
'7 urte' antzezlana ostiralean, Lazkaon.Vidania 7 urte antzezlana egongo da ikusgai Lazkaoko Areria zineman, ostiralean, 19:30ean. Agurtzane Itxaurragaren zuzendaritzapean ariko dira hurrengo bost aktoreak: Kandido Uranga, Jon Olivares, Aitor Beltran, Iñigo Gastesi eta Dorleta Urretabizkaia. Vidania Teatrok-k ekoizten du antzerkia, eta honekin duen helburua «garbi» du: «Kalitatezko antzezlanak eskaintzea, formaz berritzaileak eta gaur egungo gizarteko arazoekin konprometituak».
Kontatzen duten istorioan hiru gizon eta emakume bat elkartzen direla euren bulegoan lan ordutik kanpo dio zuzendariak. «Iruzur fiskala egiteagatik polizia bulegora doa bazkideak atxilotzera». Bazkideez gain bitartekari bat ere badago. Hurrengo erabakia izango da antzezlanaren korapiloa: «Bazkideek jokoan dute 7 urteko kartzela zigorra edo libre gelditzea daramaten bizi mailari eutsiz». Baina, bitartekari lana egiten duen «gizon arruntak» jokoan du 7 urtean «aberatsen pare bizitzea».
Euskara lantzeko aproposa
Aktoreetako batek dio antzezlana «interesgarria» litzatekeela euskara «ikasten eta irakasten» dutenentzako. Bi arrazoi eman ditu: batetik, euskara ulermen maila «argia eta zehatza» duelako: «Antzezlaneko euskara jarraitzeko modukoa da ikasten ari denarentzat». Gainera, bi pertsonaien artean hika «garbi batean» mintzatzen direla adierazi du. Bestetik, euskarazko antzerkia ikustea euskara praktikatzeko modu dibertigarria iruditzen zaiolako.













