
‘Herri txikiak aurrera begira’ zikloaren baitan jorratuko dute gaia. Jon Muñoa zeraindarrak egingo du hasierako hitzartzea. Xabier Aierdi eta Patxi Juaristi izango dira gonbidatuak.

Seitik bost garaipen lortuta, denboraldi hasiera bikaina egin du Ampo Ordiziak, eta sailkapenaren bigarren postuan da (puntuetan berdinduta). Kopako lehiari ekingo diote orain; Valentzian jokatuko dute lehena, igandean, 12:00etan.

Euskaltel-Euskadin ari diren hiru txirrindulari Goierrin hasi ziren. Goierrik 20 bat txirrindulari izango ditu datorren denboraldian. Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan arituko dira.

Musika eskolako ikasleen, Ordiziako txistularien, Larrunarri abesbatzako kideen eta Beti Argi bandaren emanaldiak izango dira igandera bitarte.



