Beneditarren dokumentazio gunera bisita gidatuak beasaindarrentzat
Azaroaren 27an 18:30ean izango da bisita, eta azaroaren 28an 11:00etan. Izena eman behar da aurrez.
Juan Joxe Agirre Begiristain artxibozain beneditarra.Iñaki Gurrutxaga Lazkaoko Beneditarren Fundazioak, Beasaingo Udalarekin duen hitzarmenaren barruan, beasaindarrentzako bisita gidatuak antolatu ditu dokumentazio gunera. Azaroaren 27an 18:30ean izango da bisita, eta azaroaren 28an 11:00etan. Ordu eta erdiko iraupena izango dute.
Plaza mugatuak dira. Hamabi pertsona inguruko taldeak osatuko dituzte, eta horretarako aurrez izena eman behar dute interesa dutenek, 943 88 87 81 telefonoan edo lbf@lbf.eus helbidean. Doakoa da.













