'Bizitza baten txatalak' liburua aurkeztuko du Onintza Enbeitak
Ataungo udaletxeko ganbaran izango da ostegunean, 19:00etan. Enbeitak Feli Madariagaren bizitza konatzen du: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe".
Liburuaren aurkezpena Muxikan, 2025ean. Marina Gallardo Onintza Enbeitak Bizitza baten txatalak, andre bat lurrari emana liburua aurkeztuko du udaletxeko gabaran, bihar, 19:00etan. Idazlea Feli Madariagaren bizitzan oinarritu da liburua idazterakoan: «Baserriko lana gogorra omen da, baina lurrak bizitzeko behar zuen guztia eman dio Feliri». Bizitza hori kontatzen du idazleak Madariagaren ahotan: «Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe».













