EAJ-k kanpainako ekitaldia egingo du bihar Beasainen
Hizlariak Eugenia Arrizabalaga GBBren presidentea, Eneko Goia Gipuzkoatik Kongresurako hautagaia eta Leire Artola Beasaingo alkatea izango dira.
Maria Eugenia Arrizabalaga GBBko presidentearekin topaketa Beasaingo Batzokian, 2025ean.Gipuzkoako EAJ EAJk Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako kanpainako ekitaldia egingo du Beasainen bihar osteguna, 19:00etan, Gernika pasealekuko pilotalekuan. Hitza hartuko dute GBBren presidente Euge Arrizabalagak, Eneko Goia Gipuzkoatik Kongresurako aurkezten den hautagaiak eta Leire Artola Beasaingo alkateak. Ekitaldi nagusiaren aurretik, hauteskunde ibilaldia egingo dute Igartzatik hasita, 17:30ean.













