EH Bilduk Espainiako Gorteetarako hauteskundeen inguruko hitzaldia egingo du larunbatean Zumarragan
Aizpea Otaegi eta Olaia Duarte hautagaiek parte hartuko dute
Azaroaren 29ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeen kanpainaren bueltan, ekitaldi politikoa antolatu du EH Bilduk Urretxu-Zumarragan. Ekitaldia Antioko interpretazio zentroan izango da: larunbatean, 12:00etan. Hitzaldian Aizpea Otaegi (Errenteria, 1974) Kongresurako Gipuzkoako hautagaiak eta Olaia Duarte (Beasain, 1988) Senaturako Gipuzkoako hautagaiak parte hartuko dute. Otaegi Errenteriako alkatea da egun eta Duarte senataria. Hitzaldiko dinamizazio lanetan Aritz Elgarresta arituko da, Zumarragako EH Bilduko alkategaia.













