Musika eskolakoek Santa Zezilia ospatu dute
Igandean Santa Zezilia eguna da, musikarien zaindaria. Secundino Esnaola musika eskolakoek atzo ospatu zuten. Kalejira eta txokolatada egin zituzten eta ondoren Zumarragako plazan emanaldiak izan ziren. Larunbat eguerdian Zumarragako musika bandak eta Antxiñako Ama txistulari taldeak kalejira egingo dute. Bukatzeko, Goiargi abesbatzak kalejira egingo du igande eguerdian. Lehenago, abesbatzako hildakoen aldeko meza egingo dute.
Argazkiak: Gotzon Aranburu.














