Nuevo Catecismo Catolico eta Maniaks taldeen kontzertua, larunbatean Urretxun
Nuevo Catecismo Catolico eta Maniaks taldeek Urretxuko gaztetxean joko dute larunbatean, Zarraparrazek antolatuta. Kontzertua 22:00etan hasiko da. Sarrerak dagoeneko salgai dira, 10 euroan. Egunean bertan 12 euroan salduko dituzte. Sarrerak erosteko, sakatu hemen.













