Santa Zezilia eguneko kontzertua, bihar Beasainen
Bandak eta txistulariek Loinazko San Martin plaza azpian joko dute aurrena, eta ikasleen kontzertua izango da gero Igartzako Jauregian.
Loinatz Musika Eskolako bandaren kontzertua Beasaingo jaietan, 2025ean.Lide Egizala Azaroaren 22an da Santa Zezilia eguna, musikarien eguna. Horregatik, bihar, osteguna, Loinatz Musika Eskolako ikasleak kalera aterako dira Beasainen ere. Musikalean Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak antolatutako ekimenarekin bat, 18:00etan bandak eta txistulariek Loinazko San Martin plaza azpian joko dute, eta amaitzean txokolate jana izango da. Ondoren, 19:30ean, musika eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute Igartzako Jauregian.













