Mahl Kobaten kontzertua, gaur D'Elikatuzen
Beñat Bidegain ondarrutarrak bere bakarkako proiektua aurkeztuko du gaur, 19:00etan hasita. Dohainik da, eta Ibai Osinagarekin ariko da.
Ordiziarrock ekimenak, Ordiziako Udalaren eta beste zenbait eskualdeko erakundeen babesarekin batera, aurkezpen festa antolatu du gaur arratsalderako, eta 19:00etan D’Elikatuz zentroan elkartzen direnek Mahl Kobaten kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute.
Beñat Bidegain Lekue ondarrutarraren bakarkako proiektua da Mahl Kobat. COVID-19aren itxialdi garaian hasi zen musikaria proiektu hori sortzen, Azalera taldean ibili eta gero. Bere proiektua aurkeztuko du gaur, eta ez da bakarrik izango, biko formatuan aurkeztuko baitu, Ibai Osinagarekin batera.
Dohainik izango da, eta bertaratzera deitu dituzte herritar guztiak.













