Mozorrotuen bazkarirako tiketak agortu dira
Aurrez ezarritako epea baino lehen itxi behar izan dute txartelak erosteko epea. Guztira, 521 herritarrek hartuko dute parte aurtengo bazkarian.
Izatez, azaroaren 22a arte zegoen mozorrotuen bazkarirako tiketak erosteko epea irekita, baina, jarritako partaide muga pasata, dagoeneko itxita geratu da txartelak erosteko epea. Aurtengo mozorrotuen bazkarian 521 herritarrek bazkalduko dute elkarrekin, iaz baina 44 gehiagok.













