San Andres jaiak

Gaueko autobus zerbitzu bereziak Ormaiztegiko San Andres jaietan

Zumarragatik eta Beasaindik irtengo dira autobusak eta geldialdiak egingo dituzte Goierriko hainbat herritan.

San Andres jaiei hasiera eman zien txupinazioaren unea, iaz. Angel Elorza

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko zerbitzu bereziak eskainiko ditu azaroaren 20tik (ostirala) 21era (larunbata) eta azaroaren 27tik (ostirala) 28ra (larunbata) bitarteko gauetan, Ormaiztegiko jaiak direla eta.

Hala jakinarazi du Azahara Domínguez diputatuak. Azaldu duenez, gau horietan Zumarragatik aterako dira autobusak, 23:00etan, 01:00etan eta 03:00etan, eta Ezkion geldialdia egingo dute Ormaiztegira iritsi aurretik. Era berean, Beasaindik ere irtengo dira autobusak 23:20an, 01:20an eta 03:20an eta Ordizian, Zaldibian, Lazkaon eta Ataunean egingo ditu geldialdiak. Era berean, kontrako noranzkoan, Ataunetik irtengo dira autobusak 00:05ean, 02:05ean eta 04:05ean.

“Jaiak modu jasangarrian, eskuragarrian eta, batez ere, seguruan gozatu ahal izateko, Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditugu Ormaiztegira joan-etorriak errazteko. Kalitatezko garraio publikoaren aldeko apustuak mugikortasun jasangarriago baterantz aurrera egitea ahalbidetzen digu, eta, horrez gain, herritarren bizi kalitatea hobetzen, haien segurtasuna bermatzen eta bizitzako hainbat esparrutara, aisialdira barne, iristeko aukera demokratizatzen laguntzen du, pertsona guztien aukera berdintasuna bermatuz”, adierazi du foru arduradunak.

Ordutegiak Lurraldebusen webgunean edo erabiltzailearentzako arreta telefonoan kontsultatu ahal izango dira, 900 300 340 telefonoan.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa