Mus

Koldo Barandalla eta Iñaki Goikoetxeak irabazi dute Kimuren mus txapelketa

Etxarri-Aranatzeko bikotearentzat izan da sarti nagusia. Zumarragako Jon Imaz eta Gorka Arratibelek egin dute bigarren.

Koldo Barandalla eta Iñaki Goikoetxea erdian, txapelarekin.Kimu

Larunbat arratsaldean jokatu zuten Idiazabalgo Kimu kultur elkarteak urtero antolatzen duen mus txapelketa Igarondo frontoiko tabernan. 15:00etan irekio zuten izen ematea eta guztira 25 bikotek hartu zuten parte txapelketan. “Giro ona” izan zen nagusi txapelketan antolatzaileek esan dutenez.

Etxarri-Arantzeko (Nafarroa) Koldo Barandalla eta Iñaki Goikoetxea bikotearentzat izan zen garaipena eta bigarren egin zuten Jon Imaz eta Gorka Arratibel zumarragarrek.

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa