Kapsula Kuantikoak geldialdiak egingo ditu sei herritan hurrengo egunetan
Bidaiatu materiaren mundura lelopean, fisika kuantikoaren printzipioak eta aplikazioak modu erraz eta parte hartzailean ezagutzeko aukera eskaintzen du proposamenak.
Kapsula Kuantikoa tailerraren trailerra, gaur goizean Beasaingo pergoletan.Laida Goiburu Lemniskataren Azaroa Zientziaroa egitarauaren barruan, BasQ-k, Eusko Jaurlaritzak eta Jakindarik antolatuta, Goierriko sei herritan geldialdiak egingo ditu Kapsula Kuantikoa tailerra hartzen duen trailerrak hurrengo egunotan. Ormaiztegitik, Zumarragatik eta Legazpitik igaro ondoren, gaur Beasainen dago.
Bidaiatu materiaren mundura lelopean, fisika kuantikoaren printzipioak eta aplikazioak modu erraz eta parte hartzailean ezagutzeko aukera eskaintzen du proposamenak. Beasainen, goizean, ikastetxeen txanda izan da, eta arratsaldean saio irekiak egingo dituzte, herritar ororentzat.
Bihar, azaroak 25, Ordiziako Gudarien Etorbidean egongo da; ostegunean, azaroak 26, Lazkaoko Euskadi Enparantza Plazan; ostiralean, azaroak 27, Zaldibiako plaza inguruan; larunbatean, azaroak 28, Ataunen; eta abenduaren 1ean Idiazabalgo Plaza Nagusian.













