EKITALDIA. Indarkeria matxistaren aurkako lehen garrasia, komunitatean
lan istripua

LABek salatu du lan istripu bat izan duela CAFen azpikontratatutako langile batek

Sare sozialetan zabaldu duenez, "lan istripu larria" izan du atzo 4. saileko pinturako granailatze gunean Carrocerias Oria azpikontratako langile batek.

CAFeko sarrera nagusia.Laida Goiburu

CAF-LAB sail sindikalak salatu du lan istripu bat izan dela CAFen lantegian, Beasainen. Sare sozialetan zabaldutako oharrean diotenez, “lan istripu larria” gertatu zen atzo, asteartea, 4. saileko pinturako granailatze gunean: “Carrocerias Oria azpikontratako langile bat tren baten goialdetik erori zen”.

Sindikatuaren esanetan, “ez da kasualitatea horrelako istripuak sektore prekarizatuetan errepikatzea”, eta horretan “CAFek ere bere ardura” duela nabarmendu du: “Prebentzio arloan, enpresa nagusiak azpikontratatutako langileen segurtasuna bermatzeko ardura ere badu. Laneko segurtasuna langile guztien eskubidea da, enpresakoak zein azpikontratatuak”.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa