Azaroak 25

Liburu aurkezpena ostiralean Legazpin, Azaroaren 25eko ekitaldien barruan

Cristina Gutierrez-Meurs aktibistak 'Por mujer. Una historia desigual' aurkeztuko du, Asanblada Feministaren lokalean, 18:00etan. Hurrengo asteazkenean familia zuzenbideari buruzko formakuntza saioa izango da.

Azaroaren 25aren inguruan Legazpiko Matraka Talde Feministak antolatu dituen ekitaldien barruan, bihar ostirala liburu aurkezpena izango da herrian. Cristina Gutierrez-Meurs artista plastiko, idazle eta aktibistak Por mujer. Una historia desigual liburua aurkeztuko du 18:00etan, Legazpiko Asanblada Feministak lehengo musika eskolan duen lokalean.

Hurrengo astean amaituko dituzte ekitaldiak, eta formakuntza saio bat eskainiko dute abenduaren 2an, asteazkenarekin, Kultur Etxean. Familia zuzenbidea: korapiloak askatzen du izenburua, eta Irule Abokatuak enpresak emango du.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa