Azaroaren 25a iruditan

Mikel Otegi euskal preso itsasondoarra aske utzi dute, zigor osoa beteta

Hirugarren graduan zegoen iazko irailetik, eta 23 urte baino gehiago eman ditu espetxean.

Mikel Otegi Unanue euskal preso itsasondoarra aske gelditu da zigorra osorik bete ondoren. Hirugarren graduan zegoen iazko irailetik, eta 23 urte baino gehiago eman ditu espetxean. 

Itsasondoarraren auziak zeresan handia eman zuen 1990ko hamarkadan, Berria egunkariak jakinarazi duenez. 1995Eko abenduan istilu bat izan zuen Ertzaintzaren patruila batekin, eta bi ertzain hil zituen ehizarako eskopeta batekin. Epaiketan, baina, herri epaimahaiak errugabetzat jo zuen, aintzat hartu baitzuen zenbait adituk aurkezturiko mediku txostena, zeinaren arabera Otegi ez zen bere buruaren jabe hilketak gertatu zirenean.

Geroago, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi zuen epai hura, herri epaimahaiak «beldurrak eraginda» jokatu zuela iritzita, baina ordurako Otegi alde egina zen. 2003ko otsailean atxilotu zuten, Irulegin (Nafarroa Beherea). Sei urte eman zituen Frantziako espetxeetan, ETAko kidea izateaz akusatuta, eta geroago Espainiara bidali zuten; orotara, 23 urte baino gehiago eman ditu espetxean. 

Martxoan, Espainiako justiziak ebatzi zuen Frantzian egindako urteak kontuan hartu behar zizkiotela bete beharreko zigor osoaren kalkulua egiteko; ondorioz, orain aske gelditu da, zigor osoa beterik.

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa