
Aste honetan 'Utopien lantegia' ari dira herrian garatzen EHUko eta Innsbruckeko Unibertsitateko ikasleak, herriko plazari buruz. Lardizabal eskolako ikasleak eta herriko gaztetxoak joango dira udal aretora lehenbizi.

Umetan Lego eta Tente bezalako arkitektura jolasekin jolastu izan dugu denok, baina helduaroan ez gara horretan ausartzen: arkitektura arkitektoen kontua da. Iñaki Mariñelarena artista zumarragarraren ustez, ordea, eraikin bat diseinatzeko

Balio arkitektonikoa aitortu berri diote Legorretako Etxezarreta paper fabrika zaharraren eraikinari, bulegoak hartzen zituen zatiari hain zuzen. Docomomo erakundeak egin dio aitortza ...

Ekobizi Azoka egingo dute Ordizian bigarrenez, gaur eta bihar artean. Herritarrei bioeraikuntza, energia berriztagarriak eta kontsumo arduratsuaren inguruan dauden aukeren berri ematea da helburua. Antolatze lanetan aritu da Iñigo Mujika (Ordizia, 1987). Duela lauzpabost urte joan zen Mujika Bartzelonara arkitektura ikasketak egitera, eta bioeraikuntza masterra egiten ari da gaur egun. Hainbat ikaskiderekin batera jasotako ezagutza teorikoak praktikan jarri asmoz, teknikak eta material berriekin ikerketak egiten ditu. Gaur egungo egoerak arkitektura jasangarriari «aukera bat eman» diola uste du Mujikak; «aurrerapauso handia egin du azken urreteetan», dio.

