
Eugenio Mendizabal ‘Muño’ artzaina

Ander Barandiaranek (Amasa, 1982) 2006an utzi zuen bere sorterria Idiazabalen bere ametsari ekiteko. Ez da baserrian jaioa, baina baserri giroan hazitako mutila ...

Aurtengo Artzain Egunean erregulartasun-kalitate saria jaso du Xanti Etxezarretak. Artzain gutxik bezala, Olaberritik Urbiara transhumantzian eramaten ditu ardiak gaur egun.

Duela hamar urtetik Zerainen bizi da Martina Urbistondo (Sara, 1982). Usurbilen hasi zen sukaldean lanean, baina ondoren, ofizioz aldatu zuen: ordutik ...

Segurako Ondarre baserriak 500 urtetik gora daramatza zutik Beheko Arrabal auzoan. Artzainen bizitokia izan da beti, bai behintzat azken sei belaunalditan. ...

Eli Arrillagak (Zarautz, 1960) administrari-ikasketak egin zituen. Ardiak zituen baserri batera ezkondu zen eta artzaintzaren mundua gustatu zitzaion. 25 urterekin alargun gelditu ...

Amelia Jauregik (Gabiria, 1949) bere gurasoen baserria hartu zuen eta bizitza osoan baserritarren eskubideen alde lan egin du. Bereziki, emakume baserritarren alde. Orain ...


Santi Etxezarreta Zegaman jaio zen 1962. urteko ekainean, artzain familian: «15 egunera igo ninduten Urbiako txabolara, lehenengoz. Gaur egun, Etxezarreta sendian ...

Transhumantziari buruzko lana da. Mikel Etxezarreta eta Eli Arrillaga artzain goierritarrak dira protagonistak. Fredi Paiak eta Aitor Gisasolak egin dute

Bizitza osoa artzantzari eskaini eta gero, duela urte gutxi Euskal Herri osoan egin zen ezaguna Luis Katarain Idiazabalgo artzaina, Gazta Zati Bat ...

Joxe Jabier Basurto artzainak modu ekologikoan hazten ditu arkumeak Segura eta Idiazabalgo larreetan.
Lurraren oreka, baserritarren etorkizuna eta kontsumitzaileen osasuna. Horiek dira abeltzaintza ...

Baserrian, zelaian zela, hil da Florentino Goiburu bertsolari eta artzain idizabaldarra, 80 urterekin. Bertsolari ezaguna da, urte askoan Goierriko txoko ugaritan kantuan ibilitakoa, Lazkao Txikiren laguna eta haren oroimeneko jai eta bertso afaritan sarri abestutakoa. Goierriko Bertsolari Taldeko kidea izan da urte askoan Goiburu, Patxi Iraolarekin, Eusebio Igartzabalekin, Iñaki Muruarekin, Mikel Mendizabalekin, Xabier Zeberiorekin eta Juan Inazio Begiristainekin batera. 1986an IZ disketxeak Goierriko Bertsolarien Diskoa argitaratu zuen, eta haren harira, Bertsolari aldizkariak zazpi bertsolariak elkartu zituen 1997ko neguko alea egiteko. Diskoa argitaratuta ibilbide luzea izan zuen taldeak, eta horren adibide dira Bertsolari Egunean Victoria Eugenia antzokian egiten zituzten ikuskizunak, oraindik ere bertsolari askok gogoan izango dituztenak. Bertsolari aldizkarian aipatzen denez, “bertsolaritzaren historian talde izena merezi duen koadrilarik izatekotan Goierriko hau da”, Goiburu idiazabaldarra tarteko. Bertsozale Elkarteak ere jaso du bere webgunean Goibururen heriotza. Bertsolariari buruzko hainbat datu jaso ditu, eta haren bertsoak entzuteko eta irakurtzeko aukera eskaintzen du. Idiazabaldarrak parte hartutako txapelketetako eta sariketetako kronikak eta datuak ere bertan bildu dituzte. Artzain gisa Goiburuk egindako lana ere ez da makala izan, eta 2007an Idiazabal Izendapenaren omenaldia jaso zuen Idiazabalgo Gazta Egunean. Omenaldian bertsoz eskertu zuen Goiburuk hari egindako omenaldia (bideoan). Umorea eta esker ona uztartu zituen orduan ere Goiburuk herritarren [...]








