
Alderdi sozialistak EAJren eta EH Bilduren jarrera kritikatu du. "Desadostasunak eztabaidarako erabili behar dira, ez gainontzeko alderdiei erasotzeko".

Lazkaoko Gazte Asanbladak I. Frontenis Txapelketa antolatu du. Izena emateko azkeneko eguna bihar da (osteguna, azaroak 15). Asanbladaren sare sozialetan edo Herriko, Zelata, Giroa eta Alboka tabernetan apuntatu behar da. 5 euro da. Bikoteen zozketa eg...

OGA Ordiziako Gazte Asanbladak gaztetxearen 26. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu. Gaur, 22:00etan, mus txapelketa jokatuko dute (6 euro bikoteko), eta bihar, 10:00etan, auzolana egingo dute. 17:00etan, berriz, AHTaren aurka Hernanin ...

Urte askoan etenaldian egon ondoren, Lazkaon etzi (larunbata) berreskuratuko dituzte gazteen arteko festak. Gazte Asanbladak antolatutako I. Gazte Egunak jardunaldi osoa hartuko du, goizetik goizaldera. Herriko gazteen arteko harremanak sendotzea da fe...

Ordiziako Gazte Asanbladak euskarazko birao lehiaketa antolatu du Euskararen Egunaren bueltan. Abenduaren 2, 3 eta 4an izango da lehiaketa, eta parte hartzeko modu erraza du: biraoa paper batean idatzi izen-abizenak jarriz, eta tabernetan jarriko dituz...

Aimar Maiz — ‘Antolatu, borrokatu, herria xirikatu’ goiburuarekin, 14. aldiz Gazte Festak izango dira bihartik larunbatera bitarte Zaldibian. Gazte asanbladak ondu du egitaraua, eta denetariko ekitaldiak ipini dituzte. Bi gautan kontzertuak, irteera, otorduak, eta herrian horrenbesteko sona hartu duten pilota txapelketako finala eta sagardo dastaketa daude tartean. “Zaldibiarrak arkakusoak gara tradizioak dioenez, eta beraz xirikatzaile iaioak. Herritik eta herriarentzat antolatu ditugu aurten ere Gazte Festak, jaia eta borroka uztartuz eta egitarau anitza osatuz”, azaldu du Gazte Asanbladak. Gazte Festak izanagatik, patxadatik ekingo diote, bihar arratsaldean. Jubilatuekin tertulian aritzeko asmoa dute, txokolatea hartuz, garai bateko eta oraingo kontuak elkarrekin banatzeko: garai bateko bizimodua nolakoa zen, herria nola aldatu den… jakin nahi dute gazteek, adinekoen esperientziatik. Bihar gauean afari mokadua plazan egiteko gaia bertan sukaldatuko dute: entsalada eta patata tortilla daude menuan, eta lehiaketatxoa jarri dute, prestatzeko. Jai herrikoia ostiralean Zaldibiarren artean sustraitu den arrata etzi izango da. Sasipilotari finala jokatuko dute Adur Mendizabalek eta Eneko Aristi Bixi-k, buruz buru, Resti pilotalekuan. Lehen aldiz fronteniseko lehiaketa ere egin dute, neska-mutilak bikotean. Odei Irastortza-Nahikari Lopez eta Xabier Irastortza-Estitxu Mujika bikoak ariko dira azken partidan. Ondoren, V. Sagardo dastaketan elkartuko dira herritarrak. Hamahiru sagardotegitatik ekarri dituzte botilak. Urterik urte eskaintza handitzen ari dira. Zapatuan [...]

Bilera egingo dute bihar, Arranon, 17:30ean

Irailaren 17an izango da bilera, 18:30ean, kultur etxean

Gipuzkoa Zutik dinamikari buruzko Goierri mailako asanblada egingo dute ostegunean, 18:00ean, gaztetxean. Gipuzkoako Zutik dinamikaren helburua egungo eredu soziopolitikoaren alternatibak asmatzea da. Hortan ari dira Donostian maiatzaren 29a geroztik. “Mugimendu

‘Eta hik?’ Goierriko gazteen kezkak eta aldarrikapenak biltzeko komunikazio proiektua izango da .Beasainen hilaren 31n egingo duten bilerarako deia egin dute

Ordiziako Gazte Asanbladak Euskararen Egunaren harira antolatu zuen Euskarazko Birao Lehiaketara aurkeztutako 65 biraotatik –gazteleraz jasotakoak kontuan hartu gabe– bost saritu dituzte, eta haien egileek, Goierriko Hitza egunkariaren eta Goierrit...




