
Ataungo Jentilbaratza kultur elkarteak ostiralean banatu zituen ipuin lehiaketako sariak. Haurrek eta gaztetxoek 209 idazlan idatzi dituzte. Haizea Arin, Urtzi Urrestarazu eta Ane Galparsoro izan dira lehen sarituak

Txema Zubizarreta ataundarrak egin du bilketa, Euskaltzaindiko Onomastika zerbitzuaren gidaritzapean eta udalarekin itxitako itun bati esker. Ataungo 9.000 leku izen baino gehiago zituen Arinek.

Bidean "etenaldi mugagabea" egingo dutela esan dute Huntzako taldekideek. Urtebete barru egingo dute agurreko jaialdi handia, 2024ko otsailaren 3an, Bilboko Miribillan.

Hirigintza plana, Botika-etxearen nahiz San Martingo plazaren eraberritzea, eta energia komunitatea sortzeko prozesuak hasiko dira. 2,3 milioiko udal kontua onartu dute.

'Mugiment' aplikazioa jaisten duten Auzoetako bazkideek sarean dauden beste herrietako kiroldegiak erabili ahalko dituzte. Ez du kosturik udalerriarentzat.

Aurten argitaratutako liburugintzako eta musikagintzako berritasunak erosi ahalko dira, bai aurrez katalogotik eskaria eginda, bai azokan. Hiru herrietan, produktuek %15eko deskontua izango dute, udalen finantzazioari esker.

Larunbatean banatu zituzten bost sari, bi orokor eta herriko hiru. Bigarrena Karmele Begiristain ataundarra izan da.

Ostegunean eta ostiralean, bi saiotan mendiko bost dokumental ikusi ahalko dira, Herri Antzokian.

Galdetegia paperean, telefonoz edo on-line erantzun dezakete herritarrek.

Abenduaren 10ean Lizarrustin egingo duten ibilaldi magiko antzezturako lekurik ez dago jada. Sarrera-erreserba goizean zabaldu dute, eta berehala agortu dira guztiak.

Goizeko 9etatik 10etara egongo da izena emateko aukera Ataungo udaletxean. Argazkiak ateratzeko gaiak orduan jakinaraziko dizkiete partaideei, eta 13:30etik 14:30era entregatu beharko dituzte.



