
Errezil sagar lehiaketako lehenengo saria Aramako Patxi Arizmendik irabazi du, eta fruta eta barazki lehiaketako aurrenekoa Zegamako Josetxo Mendiak. Aierbek 44 urte daramatza astearteroko feriara joaten.

Babes ofizialeko etxebizitzak eraikiko dituzte eremuan

Pertsona bat atxilotu dute Legazpin zortzi autotan kalteak egiteagatik eta Laubide auzoko baserri batean sartzeagatik

San Isidro eguna ospatzeko San Gregorioko frontoian antolatu dute aurten erakusketa. Barazki, ziza, gozo eta pastel eta ardi-gazta aukera oparoa bildu dute, den-dena Ataungoa.

Beste urtebetez, eta dagoeneko badira zortzi, Lazkaoko Enparandegi baserrikoek ekarpen etnografiko aipagarria egingo dute, irailaren 23an ospatuko den VIII. Basherri Egunean. Juan ...

Iban Maizek (Gabiria, 1993) antropologia ikasketak egin zituen Donostian eta Madrilen. Kordoban praktikak eta ikerketa lan bat egiteko aukera ere izan ...

Ezkioko Igartubeiti baserri-museoan film sarituaren grabazioko argazkiak jarri dituzte

Errezil Sagarraren Eguna igandean ospatuko dute, 19. aldiz .Inoizko parte-hartzaile gehienek hornituko dituzte azoka eta lehiaketak, 29k. Goierriko ezti lehiaketa ere egingo da.

Iztueta baserriaren inguruko bideo labur bat eta ikuiluaren funtzionamendua gertutik ezagutzeko aukera izan dute bisitariek. 11:00etan hasi da bisita gidatua, eta pare bat orduko iraupena izan du.

Baserriko animaliak ikusteko eta baserritarren produktuak erosteko aukera izan dute Lazkao bisitatu dutenek

Hilean behin ohitura denez, gaur ari dira apirileko feria egiten Loinazko San Martin plazapean

Pedro Berriotxoa historialariak XIX. eta XX. mendeetako baserriak ikertu ditu. XIX. mendean bisitari atzerritarrek utzitako lekukotzak aztertzen ari da orain.

Barrikote festaren XV. edizioa egingo dute larunbatean Ezkioko Igartubeiti baserri museoan, bertso saioak lagunduta. Aurten lehendabiziko aldiz, Barrikotearen festak bat egingo du ...

Iñaki Intxaustik (Zerain, 1992) kontsumo taldea martxan jarri du aste honetan bertan Seguran. Ingeniaritza ikasketak egin zituen eta urte betez CAF-en lanean aritu ...

Udaberrian baratzeak bere aurpegirik atseginena erakusten du. Negu hotzean emaria moteltzen den bezala, argi orduak luzatzearekin eta tenperatura berotzearekin batera, udaberrian eta udan ...

Aberatsak dira gantz osasungarrietan, baita zuntz, azido foliko edo kaltzioan ere. Urte guztian zehar jaten dira, baina urrian izaten da jasotzeko sasoia.
...
