
Orekan Bizi Naiz eta Jazpana Fest-ek antolatu dute. Hamasei monoziklistek hartuko dute parte.

Haurren probak 15:00etan hasiko dira eta helduena 16:00etan.

Atutxa, Nazabal, Irazu, Olasagasti eta Otaegi aizkolariak sailkatu dira arriarandarrarekin batera.

Jatorri desberdinetako goierritarren integrazioa du helburu ekitaldiak. 150 lagunentzako paella egiten ari dira plaza azpian.

1940ko hamarkadan Indarren lanean aritu ziren Joxe Apalategiri, Faustino Goitiari eta Kristobal Goikoetxeari omenaldia egin diete

Beasaingo saskibaloi taldeak talde guztien aurkezpena egin du gaur eguerdian plazan

Igandean tren bidaia egingo dute, Beasain eta Altsasu artean

Abiatu dira korrikalariak mendian gora. 18:00etan puntuan ekin diote ibilbideari Beasaingo Loinazko San Martin plazan, eta 168 kilometro dituzte orain aurretik. Eguraldia lagun bada, Txindoki eta Aizkorri igo beharko dituzte, eta tartean hainbat eta hainbat gailur gehiago. Plaza inguruak eta Kale Nagusia jendez gainezka zirela irten dira korrikalriak, eta lehena bihar arratsaldeko lehen orduan iritsiko da Beasaingo plazako helmugara. 23:00etan Goierriko Bi Handiak probako korrikalrien txanda izango da.