beasain

Leire Markinez: «Esperimentatzea gustatzen zait, teknika ezberdinak nahastea»

Gaztetatik sartu zitzaion artearekiko zaletasuna, Leire Markinezi (Beasain, 1978). Arte Ederreak ikasi eta gero, bere sorkuntza lanak eta Tolosan ematen dituen pintura eskolak uztartzen hasi zen. Gustatzen zaiona eginez bizi da, eta zentzu horretan, zorte ona izan duela dio. Bere azken lanak Beasaingo Aterpe tabernan daude ikusgai, martxoaren 16ra arte. Herrian bertan jarri duzu erakusketa, baina ez da aurrenekoa, ezta? Bai, hemen [Aterpen] jarri dudan hirugarren erakusketa izango da, bakarkakoa. Gero kolektiboak gehiago izan dira. Urtean zehar, pare bat erakusketa egiten ditugu Goierriko artisten artean. Eta bakarka saiatzen naiz ahalik eta gehien egiten, baina beti ere egindako lanaren arabera. Hemen adibidez, azkena egindako lanen aukeraketa bat egin da, espazioa kontuan hartuta. Eta zure obran, tematika jakinen bat jarraitzen al duzu? Ez, tematika jakin batean baino gehiago, texturak eta konposizio ezberdinak lantzen saiatzen naiz. Aurreko lanekin alderatuta, hauek arinagoak direla esan daiteke; aurrekoak sendoagoak ziren, bai material eta bai kolore aldetik. Hauetan berriz, aukeratutako pinturak arinagoak dira, mugimendu gehiago dago, eta teknika ezberdinak uztartu ditut; haien artean sortzen diren erreakzioak gustatzen zaizkit. Gai bezala, espiritualagoak dira agian, kolore eta arintasun horregatik. Eta jendearen partetik, ze erreakzio edo iritzi jaso duzu? Jao izan dudan aurreneko erreakzioa izan da, kasu gehienetan, aurreko lanarekin alderatuta aldaketa handia dagoela. [...]

Beasaingo Hitza

‘Euskaraz Bizi’ eguna antolatu dute Beasainen larunbaterako

“Beasain euskalduna eraikitzeko asmoz, eta euskarak gaur egun dituen harresiak eta oztopoak herri indarrez irauli nahian”, Euskal Herrian Euskaraz taldea sortu dute Beasainen. Hainbat gazte elkartu eta euskararen normalizazioaren bidean urr...

Beasaingo Hitza

Aitor Esnaola nagusi Aitz-Zorrotz elkartearen ehiza txapelketan

Beasaingo Aitz-Zorrotz ehiza eta arrantza elkarteak, urteroko txapelketa egin du asteburuan, Arabako Zanbrana herrian. Denera 40 bat ehiztarik parte hartu dute, eta Aitor Esnaola izan da punturik gehien bildu duena. Arkaitz Garmendiak jaso du bigar...

Beasaingo Hitza

Liderrarengandik bost puntura dago Beasain, Alavesi irabazi eta gero

Beasainek balio handiko garaipena lortu zuen atzo Gasteizen, Alaves B taldearen kontra. Aurreneko zatian, bi taldeek ere ez zuten aparteko jokorik egin. Atsedenaldira hutsean iritsiko zela zirudien, baina lehen zatiko luzapenean, Urkizuk beasaindarren ...

Beasaingo Hitza

Emakumeentzat bazkaria antolatu du Asmubek

Emakumearen nazioarteko eguna dela eta, Asmube elkarteak urteroko bazkaria antolatu du martxoaren 10erako. Bazkalondoan, dantzaldia ere izango dute. Parte hartu nahi dutenek, otsailaren 27a baino lehen eman behar dute izena, Asmube elkarteak Oriamend...

Beasaingo Hitza

Gaztetxoentzat ere areto futbol txapelketa antolatu dute aurten

Beasaingo areto futbol txapelketak tradizio handia du herrian, eta dagoeneko 36. urtea bete du. Antolatzaileek lehiaketa hori gazteenen artean ere zabaldu nahi dute, ordea, eta aurreneko aldiz, gaztetxoentzako areto futbol txapelketa ere antolatu dute....

Goierriko Hitza

Beasainek puntu bat atera du gipuzkoarren arteko derbitik

Hirugarren mailako ezagun zaharrak dira Beasain eta Lagun Onak, eta bien arteko lehia parekatua izan zen. Larunbatean jokatu zuten, Loinatz zelaian. Partida Beasainen izatea, etxekoentzat aukera ona zela esan zitekeen, eta aurreneko zatian sentsazio ho...

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa