beasaingo osasun foroa

Herri osasuntsua lortzeko elkarlanean

Udaleko ordezkariak, herriko ikastetxeetakoak, gaztelekuko kideak, gizarte hezitzailea eta herriko beste hainbat eragile Beasaingo Osasun Zentroan biltzen dira urtean hiru bat aldiz. Helburua? Herritarren osasun ohiturez hausnartu eta elkarlanean aurrera eraman ditzaketen dinamikak aztertzea. Duela hiru urte osatu zuten Osasun Foroa, eta gutxika bada ere, aurrerapausoak ematen ari dira. Justo Mujika osasun zentroko medikua Osasun Foroko kidea da, eta gustura dago herriko eragileekin lortutako elkarlanarekin. «Medikuok bakarrik ezin dugu dena egin; bizi ohitura osasuntsuak bultzatu nahi baditugu, ezinbestekoa da herritarren parte hartzea». Mujikaren esanetan, prebentzioari begira egiten dute lan foroan: «Medikuok ohituta gaude gaixotasunekin lan egiten, baina gure erronka prebentzioa ere gure lanean barneratzea da». Prebentzioari begira, gizartean bizi ohitura osasuntsuak barneratzea ezinbestekoa da, eta norabide horretan jartzen dituzte ahaleginak foroan parte hartzen duten eragileek. Elikaduraz, kirolaz, tabakoaz eta sexualitateaz aritzen dira, besteak beste. Eta helburua gizartearen bizi ohiturak hobetzea bada ere, gazteengan jartzen dute arreta handiena. «Prebentzioa lantzeko hasiera hasieratik hasi behar da lanean: haur eta gazteekin», esan du Mujikak. Ikastetxeekin lanean Hain zuzen ere, Beasaingo ikastetxeen eta Osasun Zentroaren artean lortutako elkarlana da foro honen emaitza nabarmenetako bat. Iaz Osasun Zentroko medikuek lehen sorospen ikastaroa eman zieten ikasle eta irakasleei, eta aurten errepikatzeko asmoa dute. «Ekintza hori finkatzen saiatuko [...]

Goiberri
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa