bideoa

El Salvadorren kontra 22na berdindu du Ampo Ordiziak, eta lau jokalarik min hartu dute

Ez batentzat, ez bestearentzat. Ampo Ordiziak eta El Salvador taldeak 22na berdindu zuten joan den larunbatean Altamiran, eta partida jokatu aurretik bezalaxe geratu dira gauzak sailkapenean. Bi taldeek bina puntu lortuta, bi punturen aldearekin laugarren segitzen duten goierritarrek 65 punturekin, eta 63 dituzte Valladolidekoek. Azken jardunaldian jakingo da, beraz, zeinek bukatuko duen laugarren postuan liga erregularra.

Goierriko Hitza

San Benitoren 50. urteurreneko ekitaldiak «ezin hobeto» hasi dira

Uda giro bete-betearekin, eta San Benito ikastolaren 50. urteurreneko ekitaldiak hasteko gogotsu, ehunka lazkaotarrek parte hartu zuten, herenegun, ibilaldietan. Eguzki gozotan, Lazkaoko bazter asko zeharkatu zituzten bi bideetan ibili zirenek; hiru orduko ibilia zortzi urtetik 16ra artekoentzat, eta motzagoa umeentzat.

Goierriko Hitza

Hasi da Martxoan Bertsoa txapelketa

Hasi da Martxoan Bertsoa lehiaketa; asteburuan jokatu dituzte aurreneko bi kanporaketak, bata Urretxun, eta bestea Ezkio-Itsason. Azken hori, Igartubeiti baserrikoa, bideoan jaso du Gotzon Aranburu kazetariak. Lehen saioen inguruko kronika, berriz, Otamotz.com atarian irakur daiteke.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa