EKITALDIA. Indarkeria matxistaren aurkako lehen garrasia, komunitatean

bilera

Olentzeroren etorrera prestatzeko bilera dago gaur Lazkaon

Olentzeroren plazako ekitaldia antolatzeko bilera egingo dute gaur, 19:00etan, udaletxean. Udalak dei zabala egin die herritarrei eta taldeei. Etorrera 24an 17:30ean da, San Prudentziotik abiatuta plazara.

Aimar Maiz

Atez atekoaren partaidetzako bigarren bilera sorta egingo dute Zaldibian

Atez ateko hondakin bilketa sistema ezarri aurretik, Sasietak eta udalak antolatutako parte-hartze prozesuaren bigarren txanda egingo dute Zaldibian. Lehen fasean adostutako elementuak aurkeztu, kezkak argitu eta iritzi zein proposamen gehiago jasoko d...

Aimar Maiz

Goierriko paraje esanguratsuenak aztertuko dituzte baserri-paisaien balioen bigarren saioan

Goimen Goierriko landa garapen agentziak antolatuta, aurreko asteko asteazkenean herritar mordoxka elkartu zen Zaldibiako Goizane etxaldean, eskualdeko baserri-paisaien balioa ezagutzeko eta horien garrantzia agertzeko lehenengo saioan. Gipuzkoako eta Bizkaiko beste zortzi garapen elkarte ere langintza berean ari dira: paisaia ezagutu aurrena, balioa aitortu, eta zaintzeko ekinbideak hartu. Lehen bilkuran, partaideek paisaiaz duten kontzeptua aurkeztu zuten. Goierriko paisaiei buruz datu orokor batzuk aztertu zituzten. Herritarren partaidetza errazteko sortu duten fitxa aurkeztu zitzaien, baita ere. Orokortasunetik zehatzera jauzi egingo dute bigarren eta azken jardunaldian. Partaide bakoitzak Goierriko zein toki bisitatzeko asmoa duen aurreratu zuen aurreko saioan. Abenduaren 19an, asteazkena, elkartuko dira hurrena, 17:00etan, Goizanen. Bigarren saioa hausnarketa eta eztabaida egiteko baliatuko dute. «Eskualdeko paisaia esanguratsuenen inguruan hitz egin, lehenengo sektoreak paisaian izan duen papera hausnartu, eta etorkizunean aurkitzea espero dugun paisaiei buruz eztabaidatzea izango dira elkartze horren helburuetako batzuk», aurreratu du Goimenek. Ekintza plana osatzeko Herritarrek prozesuan parte hartzea garrantzitsua dela aitortu du Goimenek, «ahalik eta ikuspegi zabalena lortzeko, eta eskualdeko paisaien gainean erabakiak hartuko dituztenak bertakoak izateko». Hausnarketa hauetatik ateratako ideiekin ekintza plana osatuko du ondoren Goimenek. Lehen saiora joan ez zenak ere parte har lezake bigarrenean. Izena emateko telefonoz hots egin (686 73 81 52) edo posta elektroniko bidez (paisaia.atl@paisaia.com) [...]

Aimar Maiz

Udalak bigarren auzo bilera gaur du Lazkaon

Lazkaoko Udalak auzotarrekin egingo dituen bilera errondako bigarren batzarra gaur izango da, 19:00etan, Areria antzokian. Zubizkitza, Hirigoien, Gurutze eta Zelata kaleetako bizilagunentzat da bereziki, baina edonor joan liteke. Maiatzean jasotako gal...

Aimar Maiz

Baserri eremuko landa paisaia atlantikoen balioa aldarrikatzeko proiektua antolatu du Goimenek

Gipuzkoako eta Bizkaiko bederatzi landa garapen elkartek baserri inguruetako paisaiak balio handia duela eta, horiek mantentzeko beharrak bultzatuta, Baserri-paisaiak proiektua antolatu dute. Tartean da Goierriko Goimen landa garapen elkartea ere. Klima atlantikoaren eremuko landa eremuen paisaiari erreparatuko diote proiektuan. Bi parte-hartze saio egingo dituzte, Goierriri dagozkionak Zaldibiako Goizane etxaldean. Ondoren, Goimenek jasotako emaitzak txostenean borobilduko ditu, eta jendeak aurkezten dituen gaietan sakonduko du. Eskualdeko administrazioei eta eragile ekonomiko zein sozialei aurkeztu ondoren, hurrengo urteetan ekimenak gauzatzea da asmoa. Baserriak eta lehen sektoreak ondu, zaindu eta iraunarazten dituen paisaien balioaz gizartea jabetzea da helburu bat. Bien bitartean, nekazarien alderdira begira, baserriko produktuei «beste balio erantsi bat» gehitzeko aukera aurkeztuko dute, «herritarrek baserri-paisaietan gehien baloratzen dituzten elementuak zeintzuk diren azalduz». Herritarren gogoeta paisaiaz «Eskualdeko paisaien etorkizuna interesatzen al zaizu?» Galdera horretatik hasita, lehenengo parte-hartze saioan herritarrek beren irudipenak eta iritziak eman ahalko dituzte: Goierrin bizi-kalitatea bermatzeko paisaietan zer aldatu edo mantendu beharko litzatekeen, paisaien balioak zein diren, babesteko proposamenak… jaso nahi ditu Goimenek. Aurreneko fase horretan eskualdeko landa paisaiaren «altxorrak ezagutu, zaindu eta ezagutarazi» nahi dira. Ondoren, horiek balioan jartzeko ekintzak proposatuko ditu agentziak, bigarren batzarrean. Goimenek esan du «oso garrantzitsua» dela bi saioetara joatea. Saio irekiak   Gaia. Goierriko baserri-paisaien balioak [...]

Aimar Maiz

Zaldibian jaietan txikizioak errepika ez daitezen, neurriak herri batzarrean eztabaidatuko dituzte

Azken bi urteetan Zaldibiako Santa Fe jaietan hainbat txikizio egin dituzte, batik bat parke botanikoan eta inguruetan. Iaz gertatutakoa «berriro» gerta ez dadin, udalak neurriak adostu nahi ditu, eta herri batzarra antolatu du. Proposamen bat landu ...

Aimar Maiz

Ordiziako kuadrillek bilera dute bihar Barrenan

Bihar arratsaldean, 19:00etan, Barrena kultur etxean egingo den bilera baterako deia egin diete herriko kuadrillei. Kuadrillako partaide kopuruaren zerrenda, arduradunaren izena, helbidea eta posta elektronikoa eraman beharko dute kuadrillek bilerara, eta baita egun horretan eramango dute musika mota ere. Kuadrilla Eguna hilaren 27an izango da.

Ordiziako Hitza

Ordiziako festa batzordeak bilera du gaur

Ordiziako jai batzordeak bilera egingo du gaur arratsaldean, 19:00etan, Barrena kultur etxean. Hiru izango dira aztertuko dituzten gaiak: batetik, elkarteek festei begira duten programaz eta aurrekontuaz hitz egingo dute; bigarren gaia matutina edo goi...

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa