
Ekoizle ekologikoen 27 postu izango dira Zerainen, baita herriko beste hainbat ekoizlerenak ere. Urki Balerdi herriko sukaldariak plater sorpresa prestatuko du azokako produktuekin.

Herri bazkarian 185 bat lagun bildu dira eta bertako baserrietan bisitak egin dituzte

Ordiziako Gazte Asanbladak kafe tertulia bat antolatu du bihar gauerako. Kaletik baserrira joan nahi? izena eman diote tertuliari, eta hizlari lanetan Biolur elkarteko lehendakari Xabier Akizu ariko da. 22:00etan hasiko da tertulia, gaztetxean.




