Bosgarren edukiontzia

Ordiziako hondakinen kontsultaren data zehaztu gabe dago oraindik

Udalak hasiera batean martxoaren 12 eta 13an izango dela zabaldu du

Goierriko Hitza

Hondakinen bilketa erabakitzeko galdeketa egin nahi du Ordiziako Udalak

Galdeketa «loteslea» izango dela aurreratu du alkateak. EAJren eta PSE-EEren babesarekin onartu dute testua; prozesua zehazteko mahai bat osatuko dute

Goierriko Hitza

Ehunka lagun atera dira kalera Ordizian, atez atekoaren kontra

Atez ateko hondakinen bilketari ezetz esan diote ehunka herritarrek, Ordiziako kaleetan barrena egindako manifestazioan. Atzo iluntzerako egina zuten deialdia EAJ eta PSE-EE alderdiek, eta erantzun zabala izan zuen deiak. Bi alderdi horietako ordezkariek zeraman pankartak, "Atez ate ez" lema zeraman; bigarren pankarta batek, atzerago, "5. edukiontziari bai" zioen, atez atekoaren kontra 2.691 sinadura jaso zituztela gogoraraziz. Manifestazioan zehar, atez atekoaren eta alkatearen kontrako oihuak entzun ziren.

Goierriko Hitza

Martxan da jada hondakinak biltzeko sistema mistoa Legazpin

Hilabeteetako «eztabaidaren ondoren» hondakinen bilketarako sistema mistoa gaur 20:00etan martxan jarriko da Legazpin. Hala eman du jakitera Kepa Urtzelai alkateak, Sagrario Etxabe zinegotziarekin eta Iñaki Errazkin Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatuarekin gaur eguerdian egindako agerraldian.

Goierriko Hitza

Atez atekoa eta bosgarren edukiontziaren arteko sistema mistoa proposatu du Legazpiko Udalak

Legazpiko Udalak proposamen berria egin du: herritar bakoitzak erabakitzea materia organikoa nola jasoko dioten, atez ate, edo bosgarren edukiontziarekin. Bi sistemen arteko "elkarbizitzak" sei bat hilabete iraungo luke, urte bukaera arte, eta gero balantzea egingo lukete herriko eragileek eta udalak.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa