
Boxeo gau handiaren aurretik egingo dute entrenamendu saioa eta edonork ikusi ahalko du.

Goierrin boxeoa berpiztea da Ordizia Punch Boxing Kirol Klub talde sortu berriaren helburua. Adin tarte desberdinetako 25 neska-mutilek osatzen dute gaur ...

Goierrin askori boxeoa arrotz egiten bazaio ere, aspaldikoa da Ordizian kirol horretarako dagoen afizioa. Jaietan egiten den Ordizia Sutan jaialdia da horren erakusgarri nagusia. Goi mailako boxeolariak hartu izan ditu boxeo gauak, anekdota eta istorio ugariz inguratuta. Gaur gauekoa 62. jaialdia izango da. 36ko gerra baino lehen ere izaten ziren borrokaldiak Ordizian. Nahiz eta 50eko hamarkadan bizi izan zituen urterik oparoenak. Afizio sutsua zegoen Ordizian, ringean aritzen zirenak ere ugari. Aldasoro taberna izaten zuten topaleku lehengo boxeozaleek eta 1950ean sortu zuten Boxing elkartea. Hasieran boxeoaz gain, txirrindularitza sustatzeko kluba ere bazen. Hortik datorkio Boxing Ciclo Club izena. Ordiziako Klasikoa antolatzen zuten, Txapel-Gorrikoekin batera. Nahiz eta geroago azken horiek jarraitu zuen txirrindulari probarekin. Hitzordu klasikoa Hasieratik Mariano Galarza izan zuten mezenas nagusia; elkartea sortu eta handik bi urtera antolatzen hasi ziren boxeo gaua ekonomikoki eusteko ezinbesteko laguntza ematen zuena. Boxeoa soilik egiten zen jaialdi haietan, bestelako modalitaterik gabe. Danborrada egunean egiten zen; «danborrada, fariasa eta boxeoa». Horixe izaten zen askoren plana; gizonezkoen plana. «Huts egin ezinezko zita izaten zen uztailaren 24koa». Hala dio Pepe Caballero ordiziar boxeolari ohiak. Caballero bera Espainiako txapeldun izan zen, Madrilen (Espainia), Bartzelonan (Katalunia) eta beste hainbat herrialdetan ere ibili izan zen. «Boxeolari ugari geunden garai hartan [...]

Beasainek bi ordezkari izango ditu: Mayib Seye 70 kilokoan eta Dani Vasile 67 kilokoan. Anoetako, Soraluzeko eta Zumaiako boxeolariek ere parte hartuko dute