2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo den ariketa sozialaren prestaketan hasiko dira herrietako batzordeak eta era guztietako entitateak. Iruñeko Zentral aretoan egin da aurkezpen ekitaldia gaur eguerdian. Hizkuntza ohiturak aldatzeko herritarrek tresna eraginkorragoak izatea da lehentasuna.