Iñaki Garitaonaindia ‘Gari’ kantari legazpiarrak bere bakarkako ibilbideko zazpigarren lana argitaratu berri du: Ez da amaiera. Hertzainak taldeko abeslari izan zen Gari, baina garai hura «oso urruti» ikusten du, eta nahiago du egunerokoan zentratu. Bere azken lanean, besteak beste, «gaur egun gertatzen den horren inguruko erreflexioa» dakar. Sonoritate berezia bilatu nahi izan du, base akustikoetan oinarrituta. Disko hau, azken lau urteetako ibilbidearen emaitza dela dio. Hitzei dagokionean berriz, «maitasuna margotzen dut bere kode intimoz eta ezinbesteko dituen zakarkeriekin ere bai». Disko berria aitzakia hartuta, elkarrizketa egin dio GoiBerri aldizkariak, eta bihartik aurrera irakurri ahal izango da.
Gari kantari legazpiarrak ‘Beste denbora batean’ diskoa ondu eta grabatu du, Maldanbera taldearekin batera. Bere bakarkako ibilbideko 10. diskoa izango da. Jon ...
Iñaki Garitaonaindia 'Gari' kantari legazpiarrak disko berria kaleratuko du aurki. Martxoaren 8an argitaratuko du Ez da amaiera lana, bere bakarkako ibilbideko zazpigarrena. Bien bitartean, diskoaren aurrerapen moduan, bideo bat argitaratu du. Elkar diskoetxeak azaldu duenez, "erakargarriak dira kantuak, barne-barnetik jaiotzen diren argi indartsuak, imitaezina den era moderno eta sentsualean".