http://youtu.be/ulPeFCDV43Q Gogoangarria eta jendetsua izan da, beste behin, Ataunen egin duten Gau Ibilaldi Magikoa. Ipuin mitologikoak, alegiazko pertsonaiak, inguru miresgarria eta ilargi bete-betedun gauak uztarketa magikoa eragin dute, Jentilbaratza kultur elkarteak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatu duten hirugarren gaueko ibilaldian. 600 pertsona inguruk egin dute San Gregoriotik San Martinerako txangoa, bi multzotan bereizita.