gizartea

Romana Mujika lazkaotarrak 103 urte bete eta ospatu ditu

Asteazkenean bete zituen urteak. Legorretako Berostegi auzoan jaioa da, eta ezkonduta Itsasondoko mendialdeko Idoiagara joan zen. Duela 47 urtez geroztik Lazkaon bizi da.

Aiora Zabala ingurumen adituak ‘Natura gure esku’ liburua Biziolan aurkeztuko du

Otsailaren 21ean, asteartearekin, Lazkaoko fabrikan izango da. Hilaren azken egunerako, berriz, tokiko hedabideen inguruko jardunaldi bat antolatu dute.

Asteburuan Euskal Herriko mus txapelketako bost kanporaketa jokatuko dira Goierrin

Otsailean zehar antolatu beharko dira herrietako kanporaketak, Gipuzkoako finalera sailkatzeko. Goierrin dagoeneko lau jokatuta daude, asteburu honetan bost izango dira, eta hurrengo bi asteetan beste bost.

Idiazabalen Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketa Jon Esnaolak eta Mikel Saralegik irabazi dute

Larunbatean jokatu zuten herriko kanporaketa. Lau bikotek parte hartu zuten, eta txapeldunak igaro dira Gipuzkoako Txapelketara.

Ormaiztegiarrek, lankideek eta lagunek agurtu dute Iñaki Iturri

Ekitaldi herrikoi bat egin zuten igandean, udaletxeko beheko aretoa txikitxo geratzeraino beteta.

Biziola denda martxan da

Irekiera jendetsua izan du Lazkaon kokatu duten denda komunitarioak. Aurreneko erosketak egiteko aukera ere eduki du jendeak. Aurrerantzean, astelehentik ostiralera 13:00etaik 19:00etara zabalduko dute.

Garinen, elurretan ere festan

Barru-giroa dago gaur Garin gainean ere, eta hartarakoxe ekitaldiak dituzte, San Sebastian jaietan. Herri bazkarian 42 lagun elkartu dira, Muñogain elkartean.

Aztiriko mus txapelketa Joxean eta Patxi Ormazabalek irabazi dute

Hogei bikotek parte hartu zuten, larunbat arratsaldean, Aztiri Erretegiko txapelketan. Bigarren, Mutiloako Patxi Agirre eta Xabier Aranburu.

Zabaleta eta Agirre izan dira Mutiloako mus kanporaketan irabazle

Txerri-Gorri elkartean, ostiralean jokatu zuten herriko mus saioa, Euskal Herriko Txapelketako baliagarria. 11 bikotek parte hartu zuten.

Lazkaon Treba Gurasoak ekimeneko hiru hitzaldi antolatu dituzte

Bullyingari buruzko saioarekin, urtarrilaren 25ean hasiko da gurasoentzat formakuntza zikloa. Berdintasuna eta haurrekin familian gatazkak nola konpondu landuko dute beste bi hitzalditan.

Lazkaoko herri baratzeak erabiltzeko eskaria abenduaren 12rako egin behar da

Otsailaren 1ean hasiko dira orain izena eman eta baratze-zatia egokitzen zaienak. Urtebete irauten du eskubideak.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa