Jendetsua izan da Garingo X. Mendi Lasterketa, korrikarako giro apartarekin. 254 lagunek osatu dute proba, eta Aitor Zunzunegi eta Maria Ordoñez izan dira azkarrenak. Lasterketaren bideoa, albiste barruan.
Aitor Zunzunegi eta Maria Ordoñez izan dira irabazleak gaurko Garingo Mendi-Lasterketan. Goierri Trail Kopako lehenengo lasterketa izan da. Ikusle ugari eta festa-giroa nagusitu da Garin auzoan.
Urtarrilaren 21ean jokatuko da Goierri Trail Kopako lehenengo lasterketa izango dena. Aurtengoa 10. edizioa izango da.
Legazpin egingo dute Korosti Trail proba berria, urriaren 13an, eta proba horrekiko begirunez, Legazpin bertan aurkeztu dute lasterketen egutegia. Garinen hasiko dira urtarrilean, eta Legazpin amaitu, urrian.
Maiatzaren 18an jokatuko da proba. Euskal Herriko bertikalen koparako puntuagarria izango da, baita Goierriko Kopa Trailerako ere.