
Ostiral arratsalde-gauean zaparrada trumoitsuak bota ditzake eta larunbat goizaldera arte luzatu daiteke egoera. Euskalmetek iragarpen berezia kaleratu du.

Chelo Velasco eta Fidel Fernandez EHMren iazko irabazleak Beasainen izango dira. Marimurumendin lehen hiru neskak aterako dira berriz. G2H irekia dator aurten.

550 korrikalarik eman dute izena. 56 emakumezkoak dira. Gaur ziren abiatzekoak Beasaindik Aralarrera bidean, 23:00etan, baina eguraldi iragarpenen ondorioz, larunbatean abiatuko dira 19:00etan. Uxua Barandiaran beasaindarrak eta Xabier Molina urretxuarrak lasterketa aurretik dituzten sentsazioen berri eman dute. Elkarrizketak aurrez eginak dira.

Osasun arloko boluntarioak oinarrizko elementu dira Ehunmilak trilogian. Korrikalariei haien erronkak betetzen laguntzen diete, betiere osasuna lehenetsita. Mediku, erizain eta teknikariez gain, podologoak eta fisioterapeutak ere egoten dira partaideei arta ematen.

Jarduera fisikora eta distantzia luzeetara «ohituta» dago Irving Bennett mendi korrikalari panamarra. Kilometroak pilatu ditu urtez urte korrika. Ehunmilak ultra trailean «ondo pasatzea» espero du.

Ehunmilak ultra-trailak, G2Handiak Goierri trailak eta Marimurumendi mendi maratoiak osatzen dute Ehunmilak trilogia. Oskar Rodriguezek hirurak egin ditu, eta Koldo Galarretak eta Saioa Iriondok aurtengoak bukatuz gero osatuko dute hirukoa.

Sei euskal mendizalek 1976an Vignemalen izandako zorigaiztoko espedizioko irudietatik eta etxean gehiegi hitz egiten ez zen istorio batetik abiatuta, ‘Amildegi’ ondu du Telmo Sanchez argazkilariak.

Ehunmilak ultra-trailaren edizio batean ez beste guztietan parte hartu du AItor Garmendia Elortzak (Beasain, 1977). Aurtengoan ere, lasterketa 30 orduz azpiko denborarekin amaitzea jarri du helburu.

Maiatzaren 2an saio teoriko-praktikoa eta maiatzaren 4an eta 5ean Eginoko eskalada eskolan praktikak egingo dituzte. Informazio bilera apirilaren 30ean izango da. Arrastaka taldeak antolatu du.

Ardanbideta inguruan izango da hitzordua, Kimu-Berri aterpearen ondoan, haurrei eta gazteei zuzenduta. Izena eman behar da parte hartzeko, bihar eta ostegunean, elkartean bertan.

Irteeran parte hartu nahi duten mendizaleek gaur eta ostegunean eman behar dute izena elkartean. Egun osoko irteera izango da.