goierritarrak

Lau goierritarrek parte hartuko dute Bertsolari Txapelketa Nagusian

Aitor Sarriegi, Iñaki Apalategi, Asier Otamendi eta Nerea Elustondo ariko dira. Irailaren 23an hasiko da txapelketa, eta lehen faseko kanporaketetako bat Seguran jokatuko dute.

Goierriko Hitza

Goierrin bada gaia

Bertsoak nork kantatua bada, Goierriko bederatzi bertsolari ariko direlako. Gaiak zeinek jarria ere bai, hiru aurkezlerekin. Nork epaitua ere bai, hiru epailerekin. Non ...

Goierriko Hitza

Urtarrilaren 12an hasiko da Segurako operazioan auzipetutakoen kontrako epaiketa

Espainiako Poliziak 2007an egin zuen operazioa, Baltasar Garzon epailearen aginduz. Auzipetuak 35 dira, tartean 7 goierritar daude.

Goierriko Hitza

Eibarren pistolero

Goierriko Hitza

Puntako korrikalariak Zegaman

http://youtu.be/8TIPtPnmRVA Munduko Koparako puntuagarria izango da, aurtengoan ere, Zegama-Aizkorri mendi maratoia. Hori dela eta, mundu osotik etorritako puntako mendi lasterkariak lehiatuko dira maratoiaren XIII. edizioan. Lasterketa 09:00etan hasiko da plazan; 42,195 kilometro egingo dituzte eta lehen korrikalaria ordu bata aldera iritsiko da helmugara, lau orduren azpitik. Aurten ere Zegaman izango da Kilian Jornet gazte kataluniarra. Jornetek sei aldiz jantzi du txapela Zegaman eta askorentzat bera da gizonezkoetan faborito nagusia.

Goierriko Hitza

Goierrin ere, tantaz tanta

Giza eskubideen errespetua oinarri, garaile eta garaiturik gabeko jendarte bat» lortzeko, euskal presoen sakabanaketarekin amaitzeko, gaixo dauden presoak libre uzteko eta isolamenduarekin eta tratu txarrekin amaitzeko eskatuko dute bihar Bilbon. Tantaz tanta, itsasoa gara lelopean «pertsona guztien giza eskubideen errespetua eta presoei, iheslariei eta haien gertukoei ezartzen dizkieten salbuespeneko neurrien amaiera» eskatuko dute.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa