Garai batean Zumarragako Euskadi plazari egindako argazkia eskuratu eta egun egindakoarekin muntaia egin du Gonzalo Iza argazkilari eta blogari zumarragarrak. Plazari bezala beste zazpi guneren atzoko eta gaurko argazkiak irudi berdinera bildu ditu. Hori da, hain zuzen, Zumarragako Txoko tabernan ikusgai duen Retrografiak erakusketaren muina.