
http://youtu.be/f_8BZ0WAOX0 Ordu eta erdiko bisita egin du Juan Mari Arzak sukaldari ospetsuak, Ataungo Joxemiel Barandiaran Herri Ikastetxera. Haurrekin solasaldia egin, haien galderei erantzun eta eskolaren Otsoa irratian elkarrizketatu dute. Bi opari ere jaso ditu: amaren jaiotetxearen eta bera haurtzaroan bizi izan zen Sariarte etxearen aireko argazkidun koadroa, eta Irakaskuntza Ataunen, 1609-2009 liburua. Bi bertso ere kantatu dizkiote.

Ataungo Joxemiel Barandiaran ikastetxeko ikasleek, irakasleek eta gurasoek lipdub-a egin dute. Bertan ikastetxea erakusten die herritarrei, "eskola eta herria bat" direla irudikatuz. Maialen Lujanbiok eta Pirritx eta Porrotx pailazoek egindako Irri bat kanta hartu dute oinarri, eta ikasleek ere, irribarre handi bat irudikatzen dute bideoan bukaeran.






