Jubilatuen egunarekin sinkronizatu dute irekiera. Erretiratuen bazkaria hilaren 18an izango da, Plazapean.
Gaurtik abenduaren 20ra bitarte Saski solidarioa izeneko ekimena egingo dute Ordizian. Aurreko agintaldian udalak abian jarritako Hiri hezitzailea proiektuaren barruko ekimen hori “sinbolismoz betetako ekintza” dela nabarmendu du Belen Maiza Ongizate eta Kultura zinegotziak. “Proiektuaren helburua horixe da, lana denon artean egitea, Ordizia solidarioago bat lortzeko”. Jubilatuen elkarteak, Caritasek, eta Urdaneta eta Jakintza ikastolek parte hartuko dute ekimenean, eta helburua elikagaiak biltzea da, Caritasi eman, eta ondoren, horiek, behar gehien duten herritarren artean banatzeko. Gaur goizean egin dute ekimenaren aurkezpena Barrenan Maizak berak, Jubilatueneko Jabier Barandiaranek, Caritaseko Agustin Aierbek, Urdaneta ikastetxeko idazkari Mari Jose Garmendiak, eta Jakintza ikastolako ikasle Maddi Martinezek eta Garazi Arañak. Hiri hezitzaile proiektua martxan jarri zela hiru urte bete dira, eta denbora horretan Jubilatuen elkartea izan da “lidertza” eraman duena. “Caritasen eskariz elikagaiak biltzen hasi ginen. Lehenengo urteko helburua saski bat betetzea zen, eta zazpi bete genituen. Horrekin ondorio batera iritsi ginen, adineko jendeak sentsibilitate berezia daukagula beharra duen jendearekiko. Hori izango da guk ere eza zer den ezagutu genuelako”, azaldu du Barandiaranek. Aurten ikastetxeak proiektuan sartzea “garrantzitsua” iruditzen zaio, belaunaldi berriak sentsibilizatzen joan daitezen. “Urte zaila izan da, eta beharrak handitzen ari dira. Horregatik, dei egiten diegu herritarrei elikagaiak ekar ditzaten”. Caritaseko Aierberen esanetan, ekimen [...]
IMSERSOko oporraldi programan izena emateko epea hilaren 9a arte dago zabalik, eta horren inguruan informazioa emateko Ordiziako Jubilatuen egoitzara joan daitezke interesa duten goierritarrek. Astelehenean, hilak 8, lehenengo aldiz programan izena ema...
Datorren astelehenean, San Jose egunez, 25 urte beteko ditu Ordiziako Jubilatuen eta Pentsiodunen elkarteak. Horren harira, hainbat ekitaldi antolatu ditu zuzendaritzak datozen egunetarako. Larunbatean, esaterako, urteurren bazkari jendetsua egingo dute Beti-Alai pilotalekuan –bertsolariek, Laguntasuna Errondallak eta Peli musikariak girotuko dute eguna–, eta astelehen eguerdian omenaldi moduko bat egingo diete urte horietan guztietan juntan egon diren bazkideei. Goierriko Hitzaren papereko edizioak elkartearen bilakaerari buruzko erreportajea kaleratuko du bihar, gaur egun zuzendaritza batzordean dauden kideekin hitz eginda. Gizartearen aldaketen batera aldatzen jakin duen elkartetzat jo dute guztiek.
Legazpiko Gizarte Zentroan lehiatu dira eta oraingoan Urretxuko Aterpeko bikoteak irabazi du