Bihartik hilaren 25era bitartean izango da. Beste herri batzuen herri kandidaturen esperientziak ezagutzeko hiru hitzaldi egingo dira
Zumarragako jubilatuek egun zoriontsuak bizi dituzte: jaietako lehen asteburuan berritutako egoitza inauguratu zuten eta igandean Jubilatuen Eguna ospatu zuten. Beraien eguna hasteko, urtean zehar hildako bazkideen aldeko meza egin zuten.