Berria.info- 50 urte egin zituen langileak enpresan lanean, eta 2012an hil zen, jubilatu eta gutxira. CAF egin du heriotzaren erantzule Donostiako auzitegi batek, segurtasun neurriei buruzko legedia ez zuela-eta bete. Senideei 410.000 euro ordaindu beharko dizkio Beasaingo enpresak langilearen familiari, kalte ordain-moduan.