Gauero elkartzen ari dira Euskal Herria plazan kazerolada egiteko eta iluntzean ere elkarretaratzea egiten dute
Legazpiko Atez Atekoaren Kontrako Plataformak deituta, protesta jendetsua egin zuten atzo Legazpin. Atez atekorik ez! 3.683 legazpiar atez atekoaren kontra zioen pankartaren atzean atera eta herriko kaleak zeharkatu zituzten manifestazioan. Ondoren, 'kazerolada' egin dute udaletxe aurrean, udala osoko bilkura egiten ari zen bitartean.