Espainiako Gobernuak dekretu batean zehaztu ditu kalera irteteko baldintzak, gaurtik indarrean izango direnak. Paseatzeko ezingo da etxetik kilometro batera urrundu, baina kirola egiteko norbere bizileku den udalerri osoan ibili ahalko da. Ezingo da autorik edo bestelako ibilgailu motordunik hartu beste leku batera joateko kirola egitera.