Gerardo Garmendia artzain zaldibiarra, Goierriko Nekazal Kooperatiba, Ordiziako Saskibaloi elkartea, Andoni Luis Aduriz sukaldaria eta Ivan Redondo aholkulari politikoa izendatu dituzte Ordiziako Idiazabal Gaztaren ohorezko kofradiakide.
Aurten ere, Loinazko San Martin egunez, hamabi kofradia etorri dira gaur Beasaina, XXVIII. biltzarra ospatzera. Goizean goiz bildu dira gosari legea egiteko. Handik Loinazko San Martinen estatuara joan dira txistulariekin agurra dantzatu eta lore-eskaintza egiteko. Handik elizara joan dira, bidean udalbatza hartuz. Mezaren ostean plazan izan da ekitaldi ofiziala.