Hemendik aurrera logo hori erabiliko du udaleko parekidetasun sailak.
Herri erdigunetik urrun, komertziorik edo bilgunerik gabe bizitzea oztopo nabarmena izan daiteke adineko batentzat. Egunez kirola egiteko egokiak diren parke eremu zabalak, berriz, tranpa arriskutsu bihur daitezke gauez etxera bueltan doan neska nerabearentzat. Jarduera ekonomikoa ardatz hartuta diseinatu izan dira herriak, herritar eredu zehatz baten beharrei erantzunez.