Korrika Txikiarekin atera dira gaintzarrak, gaur zortziko lasterketarako giroa pizteko
Igande gauez, martxoaren 22tik 23ra zeharkatuko du Korrika 19k Goierri. Egitaraua oparoak lagunduko du lasterketa erraldoia. Batzordeetan lanean ari diren euskaltzaleei esker iritsiko ...
Korrika 17 girotzeko eta laguntza biltzeko ekitaldiak antolatu dituzte Lazkaon datozen egunotarako. Etzi, larunbata, dirua biltzeko itsulapikoak eta mahaiak jarriko dituzte plazan, eta erromeria giroa izango da dantzari eta trikitilariekin, 18:30etik...
Goierriko elkarten arteko sukaldaritza lehiaketa antolatu dute hilaren 18rako
Goierri behealdeko beste 11 herritatik bezalaxe, Aramatik ere asteazken goizean –09:45ean– pasatuko da euskararen aldeko Korrika 17, Maitatu, ikasi, ari… euskalakari lelopean. Lasterketa herrikoia girotzeko aurreko asteburuan talo jana egin zuten; etzi Korrikarekin bat egingo dute, baina ondorenerako beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Ostiral arratsaldean herriko plazan elkartu ziren aramarrak. Taloak bertan egin, erre eta jan zituzten. Aste honetarako, berriz, ostiralean Korrika Txikia egingo dute haurrek, Aramatik Itsasondora. Larunbat goizean lipduba grabatuko dute, eta eguerdian Arrikutz elkartean lagunarteko bazkaria egingo dute, bildutako dirua Korrikarentzat bideratzeko. Bazkaltzera joan nahi dutenek Aramako tabernan jarritako orrian apuntatu behar dute, edo udaletxera hots egin bestela, osteguna baino lehen.
Beasaindik Ordiziara bidean doa Akirrok (Korrika alderantziz), Korrika kulturalaren barruan antolatutako ekimena, eta hainbat lagunek parte hartu dute bertan, Beasaindik Ordiziarako bidea atzeraka korrika eginez. Jon Juaristik Eusko Jaurlaritzako Euska...
Korrika 17ren etorrera girotzeko eta ekimenari babesa emateko ekitaldiak antolatu ditu Aramako Udalak, biharko. 18:30ean dokumentala emango dute kultur etxean, eta 19:30ean talo jana izango da plazan. Igandean ere beste ikuskari batzuk izango dira.