‘Orreagako bataila’ filma emango dute bihar Itsasondon
Nafarroako Pirinioetan 778. urtean baskoien eta frankoen artean izan zen guduari buruzko dokumentala emango dute, bihar, Itsasondon. Orreagako bataila ikus-entzunezkoa 19:00etan hasiko da, ludotekan. Korrika Kulturalaren barruko ekitaldia da.