Urtatzatik plazara arteko ibilbidea egin du, lekukoa herriko ikastetxeetako ikasleen artean txandaka eramanez. Plazan festa lehertu da.
Zaldibiako Lardizabal Herri Eskolako haur eta irakasleek Korrika Txikia gaur egin dute gaur goizean herrian barrena. Zikloka banatuta eraman dute ikasleek lekukoa, eta eskolako zaharrenek, 6. mailakoek, prestatutako bertso pare batekin eman diote bukaera ekitaldiari.
Korrika Txikiarekin atera dira gaintzarrak, gaur zortziko lasterketarako giroa pizteko
Eskola guztitako haurrak kaleetan elkartzen joan dira euskararen alde korrika egiteko
Gaur goizean Korrika Txikia egin dute Urretxu eta Zumarragako kaleetan. Herriko hiru ikastetxeetako ikasleek parte hartu dute. Korrika Txikia ikastolatik irten dira, ondoren La Salle-Legazpikoek hartu dute lekukoa eta hauek
Korrika Goierrira iristeko ordu batzuen faltan, Beasaingo gaztetxoek Korrika Txikia egin dute gaur. Euria dela eta, aterpea bilatu behar izan dute, eta Loinazko San Martin plaza azpian egin dute korrika. Herriko hainbat ikastetxetako ikasleek parte hartu dute, lekukoa eta pankarta hartuta, euskararen aldeko martxan.